Gaztea

Aste honetako sailkapena

TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokira iritsi da ETSren "Egingo Dugu Eztanda" kantua

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Bigarren lekuan, ETSren "Egingo Dugu Eztanda" geratu da. Alizzek eta Amaiak, berriz, hirugarrenari eutsi diote, "El Encuentro" abestiari esker.

ETSren "Egingo Dugu Eztanda" arrakastak TOP GAZTEA zerrendaren lehen postua kendu dio Maren bizkaitarrari, "La Estación Espacial de Teruel" abestia bigarren geratu baita. Jarraian, Zetakekoak daude hirugarren, Oques Grassesekin egindako "Hitzeman" kolaborazioari esker.

Gatiburen "Egurre Emon" dago laugarren, Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" bosgarren, eta seigarrenari eutsi dio Billie Eilishek "Therefore I Am" piezak lortutako botoekin. Olatz Salvadorren "Euria" gora egiten ari da astez aste, zazpigarren kokatuta.

'Top 10'eko azken hiru kantuak honako hauek dira: Miley Cyrusen eta Dua Liparen "Prisoner" elkarlana (8), Olivia Rodrigoren "Drivers License" (9) eta Chica Sobresaltoren "Fusión del Núcleo".

1.- ETS: Egingo Dugu Eztanda 

2.- MAREN: La Estación Espacial de Teruel

3.- ZETAK ft. OQUES GRASSES: Hitzeman

4.- GATIBU: Egurre Emon  

5.- ALIZZ ft. AMAIA: El Encuentro

6.- BILLIE EILISH: Therefore I Am

7.- OLATZ SALVADOR: Euria 

8.- MILEY CYRUS ft. DUA LIPA: Prisoner

9.- OLIVIA RODRIGO: Drivers License

10.- CHICA SOBRESALTO: Fusión del Núcleo

Zerrenda osoa, hemen.