Gaztea

Ekimen berezia

Gaztearen Cover Lehiaketan parte hartzeko epea itxi da!

I. U. | Gaztea

Otsailaren 17tik martxoaren 16ra bitartean 200 lan baino gehiago jaso ditugu sare sozialen bitartez.

  • Gaztea Cover

    Gaztea Cover

Cover Lehiaketan parte-hartu nahi duzuenok, berandu zabiltzate... Itxi dugu jada izena-emateko epea. Otsailaren 17tik martxoaren 16ra bitartean, 200 abesti original baino gehiago jaso ditugu. Orain, epamahiaren txanda da, eta cover onenak zeintzuk izango diren aukeratu beharko dute bidalitako guztien artean! Eskerrik asko lehiaketan parte hartzeagatik eta zorte on guztioi!

Jasotako bideoen artean, zenbait datu nabarmendu nahi ditugu

1. Coverren %24a baliogabeak izan dira,  ezarritako oinarriak betetzen ez dituztelako. Aurrez bidalitako cover bat bidali duelako edo lan errepikatuak bidali dituztelako, besteak beste.

2. Parte-hartzaile gehienak nerabeak izan dira.  Eta, generoari erreparatuta, emakumeengan izan du oihartzun handiena. Nahiz eta gizonak ere parte hartu duten. 

3. Plataforma guztietatik jasotako coverren ikustaldiak zenbatuz, #GazteaCover lehiaketaren baitan 145.000 ikustalditik gora batu dira.

4. Hizkuntzari dagokionez, gutxigatik bada ere,  euskarazko abestiak gailentzen dira. Ingelesari eta gaztelaniari erreparatuz gero, kopuru berdintsua dute batak zein besteak.  

Epaimahaia

Lehiaketaren epaimahaiak hiru kide izango ditu aurten, hirurak abeslariak:

MAIALEN GURBINDO, CHICA SOBRESALTO

IÑIGO ETXEZARRETA, ETS

LEIRE LETU abeslaria, cover egilea eta "GU" saioko kolaboratzailea

Datak

Otsailaren 17tik martxoaren 16ra: Lanak jasotzeko epea.

Martxoaren 18an: Epaimahaiak aukeratutako cover ONENAK jakinaraziko dizkio Gazteari

Martxoaren 24tik 30ra: Botoa emateko aukera.

Martxoaren 31an: Finalisten berri emango du Gazteak.

Apirilak 15: GAZTEA COVER 2021 FINALA.

Hurrengo pausuak

1-Aurre-aukeraketa

Epaimahaiak igotako lan guztien artean finalistak aukeratu eta Gazteako webgunean jarriko ditu bozkagai.

2-Publikoaren bozketa

Finalista diren cover bideoei botoa eman ahalko zaie Gaztearen webean.

3-Finala

Finalera iristen diren lanen artean, batek epaimahiaren saria jasoko du eta beste batek entzuleena. Gerta daiteke lehiakide batek biak jasotzea.

Finala

Webgunean boto gehien jasotzen dituzten lehiakideak finalera pasatuko dira. Apirilaren 15ean, finalistek euren etxetik bertatik parte hartu ahalko dute GAZTEA COVER final handian. Zuzenean eta streamginez izango da finala. Epaimahaiko kideak egongo dira eta Gazteakoak ere bai. Orduan jakingo dugu sari bakoitza norentzat izango den.

Gazteak oinarri hauek aldatzeko eskubidea izango du, eta, hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

Saria

Epaimahaiaren saria emango zaio irabazleari eta boto gehien jasotzen dituen lehiakideak bigarren sari bat jasoko du.

Epaimahaiaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen TXIRULA.COM dendan erabiltzeko. Eta toki berean 1.000 euro gastatu ahalko ditu boto gehien jaso dituen lehiakideak.

Lege-araudia, jurisdikzio aplikagarria eta Confianza Onlineri atxikitzea

Webgune honen Lege Oharra eta, zehazki, Pribatutasun Politika, arlo horretan aplikatzekoa den legeriaren arabera idatzi dira (bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2016ko apirilaren 27koa, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa, eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa kontuan izanda), eta edozein unetan berrikusi eta aldatu ahalko dira, indarrean dagoen legediaren aldaketetara egokitzeko. Kasu horretan, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik izango da aplikagarria, eta erabiltzaileek eskuragarri izango dute.

Webgunea erabiltzea (erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne) askea eta doakoa da, eta webgunearen Pribatutasun Politika eta Lege Oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.

Gure erakundea Confianza Online elkarteari (irabazi-asmorik gabeko elkartea) atxikita dago, eta Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dago (1. taldea, 1. atala, 594400 zenbakia, IFK: G85804011, Palma kalea 59, A etxabea, 28015 Madril, Espainia). Informazio gehiago: www.confianzaonline.es

Baldintza orokor horiek Espainiako legeak arautzen ditu. Era berean, Litigioen Ebazpen Alternatiboaren Legean xedatutakoa betez, kontsumitzaileei jakinarazten diegu, atxikitako erakundea den aldetik eta Kode Etikoaren arabera, erabiltzaileek Confianza Onlinera jo ahalko dutela balizko eztabaidak ebazteko: https://www.confianzaonline.es/consumidores/como-reclam/ formularioreclamaciones/.

Kontsumitzaileekin egindako transakzio elektronikoei buruzkoak badira, edo Auzien ebazpen alternatiboa Erreklamazioak publizitate digitalari buruzkoak edo arlo horrekin lotutako datuen babesari buruzkoak badira, Autokontroleko Publizitatearen Epaimahaiaren mende jarriko dira.

 

 

 

 

 

¿