08:00

Gaztea

Urteurrena

Gazteak 31 urte bete ditu!

I.U. | Gaztea

Dagoeneko 31 urte pasa dira Gaztea Irratiak lehen emisioa egin zuenetik, 1990ean. Entzuleek nahi dituzten kantuak eskatu ahal izango dituzte gaurko programazioan.

  • Gaztea-ko lantaldea. (EITB Media)

    Gaztea-ko lantaldea. (EITB Media)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ospakizun berezia dugu gaur Gaztea Irratian, 31 urte bete baititugu. Hori ospatzeko eta gure jarraitzaileei eskerrak emateko asmoz, entzuleek nahi dituzten abestiak eskatu ahal izango dituzte egun osoan zehar. Horrez gain, urteurrenak hala merezita, lantaldea elkartu eta argazki polit honetan bildu gara, gure esker ona adierazteko asmoz.

Zorionak eta mila esker guztioi!!!

Ospakizunak ospakizun, buru-belarri jarraitzen dugu lanean Gaztean, ekimen berriak bultzatzen. Gaztearen Cover Lehiaketa ipini dugu martxan, esate baterako. Izan ere, Euskal Herriko talentu onenak aurkitu nahi ditugu. Guztira, ia 200 lan jaso ditugu, eta apirilaren 15ean egingo dugu final handia.

Gaztea 303030

Iazko urteurrena ere berezia izan zen. Hori ospatzeko, kontzertu-esperientzia bikainak egin ditugu azken hilabeteotan, Nøgenen, Gatiburen, Zetaken, ETSren eta Izaroren eskutik. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gaztea

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean