Gaztea
Audientzia
Gaztea
100.000 jarraitzaileren babesa lortu du Euskal Autonomia Erkidegoan irrati musikaletan, EGM Estudio General de Mediosek gaur emandako datuen arabera.
Gaztea Irratiko lantaldea. Irudia: EITB MEDIA
Informazio gehiago (1)
Gaztea Irratia audientzia-liderra da irrati musikaletan, astelehenetik igandera, EAEn, EGM Estudio General de Mediosek gaur emandako datuen arabera. 100.000 jarraitzaileren babesa lortu du, hain zuzen ere.
Euskadi Irratiak, bere aldetik, 100.000 entzule lortu ditu aste osoan zehar, ia 20.000 entzule gehiago. EITB Musikak, berebat, 15.000 entzule erdietsi ditu lehen neurtaldi honetan.
EITBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 448.000 entzuleko audientzia du astelehenetik igandera bitartean, EAEn eta eragin esparruan. EGM Estudio General de Mediosek apirilaren 13an eman ditu jakitera 2021ko lehenengo neurketaren emaitzak. Azken lau urteotan lortutako daturik altuena da.
Radio Euskadiri dagokionez, 194.000 entzule eskuratu ditu, goranzko joera onari eutsiz. Radio Vitoriak, berriz, 39.000 entzule ditu astelehenetik igandera; iazko emaitzekin alderatuta, bikoiztu egin ditu bere datuak.
1.234.000 ikusle eta entzule, EITB Taldearentzat
EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.234.000 ikusle eta entzule lortu ditu astelehenetik igandera, EGMren arabera. Gainera, 786.000 lagunek jarraitzen dute egunero ETB.
Estudio General de Mediosek elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua urtero hainbatetan.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.