Gaztea

Aste honetako sailkapena

Ezpalaken "Hegan edo Hilik" kantua, TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Nathy Pelusoren "Delito" kokatu da bigarren, eta Dua Liparen "We're Good" proposamena, hirugarren.

  • Ezpalak

    Ezpalak

Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" abestiak jarraitzen du, bigarren astez, TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuan. Nathy Pelusoren "Delito" piezak, bere aldetik, bigarrenera egin du gora, laugarrenetik bi postu irabazita. Podiumaren hirugarren tokia Dua Lipak hartu du, "We're Good" proposamenari esker. 

Jarraian, Dupla bikote arabarraren "Mundua Geldi" sailkatu da laugarren; The Weeknd musikari kanadarraren "Save Your Tears", bosgarren; eta Bad Bunnyk eta Rosaliak elkarlanean egindako "La Noche de Anoche", seigarren.

Olatz Salvadorren "Euria"k toki bat egin du behera, seigarrenetik zazpigarrenera. Taylor Swiften "Willow" kantuak, berriz, zortzigarren lekuari eutsi dio zerrendan.

Azkenik, honako bi pieza hauek daude hamar abesti bozkatuenen zerrenda ixten: Bulegoren "Gure Izarrak" (9) eta Alizz eta Amaiaren "El Encuentro" (10).

1.- EZPALAK: Hegan edo Hilik

2.- NATHY PELUSO: Delito

3.- DUA LIPA: We're Good

4.- DUPLA: Mundua Geldi

5.- THE WEEKND: Save Your Tears

6.- BAD BUNNY / ROSALIA: La Noche de Anoche

7.- OLATZ SALVADOR: Euria  

8.- TAYLOR SWIFT: Willow

9.- BULEGO: Gure Izarrak

10.- ALIZZ / AMAIA: El Encuentro

Zerrenda osoa, hemen.