Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Dua Liparen "We're Good" proposamena bigarren kokatu da, indarra hartzen ari baita astez aste. Nathy Pelusok, berriz, lehen postua galdu du eta hirugarren geratu da.
Zetak
Zetak taldearen "Akelarretan" kantua dago aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren gailurrean, lau postu gora egin ostean. Bigarren, indarra irabazten astez aste, Dua Lipa dago, "We're Good" proposamenarekin. Atzetik, Nathy Pelusok osatu du lehen hiru kantu bozkatuenen podiuma, "Delito" arrakastari esker.
Bad Bunnyk eta Rosaliak elkarlanean egindako "La Noche de Anoche" abestiak laugarren jarraitzen du, Ezpalak taldearen "Hegan edo Hilik" dago bosgarren, eta Bulegoren "Gure Izarrak", berriz, seigarren.
Ondoren, The Weeknd musikari kanadarraren "Save Your Tears" dago zazpigarren, eta zortzigarren, Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa".
Azkenik, Duplaren "Mundua Geldi" (9) eta Chica Sobresaltoren "Adrenalina" (10) daude hamar abesti bozkatuenen zerrenda ixten.
1.- ZETAK: Akelarretan
2.- DUA LIPA: We're Good
3.- NATHY PELUSO: Delito
4.- BAD BUNNY / ROSALIA: La Noche de Anoche
5.- EZPALAK: Hegan edo Hilik
6.- BULEGO: Gure Izarrak
7.- THE WEEKND: Save Your Tears
8.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa
9.- DUPLA: Mundua Geldi
10.- CHICA SOBRESALTO: Adrenalina
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.