Gaztea

Aste honetako sailkapena

Zetaken "Akelarretan" abestiak TOP GAZTEA zerrendaren lehen postuari eutsi dio

ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS

Dua Liparen "We're Good" proposamenak jarraitzen du bigarren. Hirugarren postua berriz, Bad Bunnyk eta Rosaliak lortu dute, "La Noche de Anoche" proposamenari esker.

  • Zetak

    Zetak

Zetak taldearen "Akelarretan" kantuak TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokiari eutsi dio. Bigarren jarraitzen du, era berean, Dua Liparen "We're Good" proposamenak. Atzetik, hirugarren, Bad Bunnyk eta Rosaliak elkarlanean egindako "La Noche de Anoche" abestia kokatu da.

Bulegoren "Gure Izarrak" indarra hartzen ari da, eta bi toki egin ditu gora aste honetan: seigarrenetik laugarrenera, hain zuzen. Ondoren, Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" dago bosgarren, Nathy Pelusoren "Delito" arrakasta atzetik duela.

The Weeknd musikari kanadarrak zazpigarrenari eutsi dio, "Save Your Tears" kantuak lortutako botoei esker. Ezpalakekoek bosgarrenetik zortzigarrenera egin dute behera, "Hegan edo Hilik" piezarekin.

Azkenik, Chica Sobresaltoren "Adrenalina" (9) eta Duplaren "Mundua Geldi" (10) daude hamar abesti bozkatuenen zerrenda osatzen.

1.- ZETAK: Akelarretan

2.- DUA LIPA: We're Good

3.- BAD BUNNY / ROSALIA: La Noche de Anoche

4.- BULEGO: Gure Izarrak

5.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa 

6.- NATHY PELUSO: Delito

7.- THE WEEKND: Save Your Tears

8.- EZPALAK: Hegan edo Hilik

9.- CHICA SOBRESALTO: Adrenalina

10.- DUPLA: Mundua Geldi

Zerrenda osoa, hemen.