Gaztea
Aste honetako sailkapena
ITZIAR URDAPILLETA | EITB.EUS
Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren arrakastak lortu du lehen postuan kokatzea, aste honetan. Bigarren dago Zetaken "Akelarretan" eta hirugarren, Dua Liparen "We're Good".
Bideoak (1)
Lau postu irabazita, Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" kolaborazioak lortu du aste honetan TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokian kokatzea. Horrenbestez, bi astez gailurrean egon ostean, bigarren geratu da Zetaken "Akelarretan" kantua. Dua Liparen "We're Good" proposamena dago hirugarren, podiuma osatzen.
Bulegoren "Gure Izarrak" abestiak, bere aldetik, tinko eutsi dio laugarren tokiari. Ondoren, bosgarren daude Chica Sobresalto eta Zahara, "Adrenalina"ren melodian. Nathy Pelusoren "Delito" arrakastak seigarren jarraitzen du, eta zazpigarren, The Weeknd eta Ariana Granderen "Save Your Tears".
Azkenik, honako hiru abesti hauek osatzen dute hamar abesti bozkatuenen zerrenda: "La Noche de Anoche" (Bad Bunny eta Rosalia), "Erori Arte" (Nøgen) eta "Montero" (Lil Nas X).
1.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa
2.- ZETAK: Akelarretan
3.- DUA LIPA: We're Good
4.- BULEGO: Gure Izarrak
5.- CHICA SOBRESALTO / ZAHARA: Adrenalina
6.- NATHY PELUSO: Delito
7.- THE WEEKND / ARIANA GRANDE: Save Your Tears
8.- BAD BUNNY / ROSALIA: La Noche de Anoche
9.- NØGEN: Erori Arte
10.- LIL NAS X: Montero (Call Me By Your Name)
Zerrenda osoa, hemen.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.