Gaztea

'Lokaleroak', ETB-3

Baditugu 'Lokaleroak' saioko hamabost finalistak

L.Z.

Urtarrilaren 17tik 24ra bitartean finalisten artean bozkatzeko aukera izango duzue eta datozen egunotan irabazleen zein parte-hartzaileen artean banatuko ditugun sarien berri emango dizuegu.

00:21
Iristear da 'Lokaleroak' saioko final handia

ETB-3ko "Lokaleroak" saioa azken txanpan sartu da eta hamabost lokal finalistak ezagutu ostean aurki final handiari ekingo diogu.

Guztira hamabi saio emititu ditugu eta bakoitzean hiru lokaletako ateak ireki dizkigute. Euskal Herriko hainbat herritan izan gara eta koadrila oso jatorrak ezagutzeko aukera izan dugu.

Orain final handiari begira jarri gara eta horretarako, erabiltzaileok hamabi aste hauetan aukeratutako lokalekin eta bigarren postuan sailkatu diren koadrilen artean boto gehien lortu dituztenekin hamabost finalisten zerrenda osatu dugu.

Bigarren fasea

Behin finalista guztiak ezagututa, datorren urtarrilaren 17an final handia abiatuko dugu eta zuen ardura izango da "Lokaleroak" saioko lokal irabazlea aukeratzea. Urtarrilaren 17tik 24ra bitartean zuen botoak emateko aukera izango duzue eta epe hori amaitzean irabazlearen izena iragarriko dugu.

Aste horretan, Dida saioan, finalisten botoak nola doazen errepasatuko dugu. Hain zuzen ere, goizero, finalisten artean arrakasta gehien izaten ari diren lokalen errepasoa egingo dugu.

Finalisten zerrenda:

Lehenengo postuan sailkatutako lokalak:

-1. Astea: Gernikako neskak

-2. Astea: Bermeoko koadrila

-3. Astea: Sestaoko koadrila

-4. Astea: Ondarroako koadrila

-5. Astea: Galdakaoko koadrila

-6. Astea: Tolosako mutilak

-7. Astea: Eibarko koadrila

-8. Astea: Basauriko koadrila

-9. Astea: Zornotzako mutilak

-10. Astea: Lezoko neskak

-11. Astea: Algortako neskak

-12. Astea: Bilboko koadrila

Bigarren postuan sailkatutako lokalen artean puntu gehien lortu dituztenak:

-3. Astea: Tolosako neskak

-5. Astea: Eibarko mutilak

-7. Astea: Zorrozaurreko mutilak

Sariak

Datozen egunotan lokal irabazleen eta botoa eman duzuenon artean banatuko diren sarien berri emango dizuegu. Eroski Bidaiakek babestuta, sari potoloak izango ditugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorte on!