Gaztea

'Lokaleroak', finala

Saloura bidaia eta sagardotegian bazkaria, bi lokal irabazleentzat

L.Z.

Bi lokal irabazleen artean Saloura bidaia eta Olaizola Sagardotegian hamar lagunentzako bazkaria banatuko ditugu. Bestalde, lokalen artean botoa ematen duzuenontzat ere badugu opari berezi bat.

Jada ezagutu ditugu ETB-3ko "Lokaleroak" saioan finalera iritsi diren 15 lokalak eta orain sarien berri eman behar dugu. Esan bezala, erabiltzaileen artean boto gehien lortu dituzten 15 lokalak sailkatu dira final handirako. Urtarrilaren 17an hasiko da finala eta hilaren 24ra arte luzatuko da. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituzten bi lokalen artean sari potoloak banatuko ditugu.

Lehenengo saria

Alde batetik, lokal bozkatueneko gazteek Saloura bidaia lortuko dute, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik. Hain zuzen ere, lau izarreko Vil La Romana hotelean eta mantenu-erdian 10 lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabaziko dute (egonaldia soilik).

Bigarren Saria

 

 Bestalde, bigarren saria lortzen duen lokalak Olaizola Sagardotegian hamar lagunentzako bazkaria eskuratuko du.

Gainera, adi ibili, datozen egunetan lokalen artean bozkatzen duzuen guztion artean zozkatuko dugun saria iragarriko baitugu.

Parte hartu Lokaleroak saioko finalean!