13:00

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Nøgenen "Erori arte" abestia TOP GAZTEA zerrendaren gailurrera iritsi da

EITB.EUS

Gorakada honek bigarren utzi du Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" kantua. Chica Sobresalto eta Zaharak osatu dute podiuma, "Adrenalina"ren melodian.

  • Nøgen

    Nøgen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nøgen taldearen "Erori Arte" abestiak indartsu egin du gora aste honetan; horrenbestez, TOP GAZTEAko zerrendako laugarrenetik gailurrera salto eginda. Bigarren geratu da, beraz, Anne Lukin eta Gorka Urbizu, "Lisboa" kantuarekin. Podiumaren hirugarren postua "Adrenalina" lanarentzat da aste honetan ere.

Bestalde, laugarren postura heldu da Olatz Salvadorren "Gelditu Hor" pieza, bederatzigarrenetik bost postu irabazi ostean. Atzetik, Imagine Dragonsen "Follow You" dago bosgarren, eta Zetaken "Akelarretan" seigarren. Dua Liparen "Were Good" indarra galtzen ari da astez astea. Orain, zazpigarren dago.

The Weeknd eta Ariana Granderen "Save Your Tears" kokatu da zortzigarren, Twenty One Pilotsen "Shy Away" bederatzigarren, eta Lil Nas X raperoaren "Montero" hamargarren.

1.- NØGEN: Erori Arte

2.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa

3.- CHICA SOBRESALTO / ZAHARA: Adrenalina

4.- OLATZ SALVADOR ft. IDOIA: Gelditu Hor 

5.- IMAGINE DRAGONS: Follow You

6.- ZETAK: Akelarretan

7.- DUA LIPA: We're Good

8.- THE WEEKND / ARIANA GRANDE: Save Your Tears

9.- TWENTY ONE PILOTS: Shy Away

10.- LIL NAS X: Montero (Call Me By Your Name)

Zerrenda osoa, hemen ikusgai.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena