10:49

Gaztea

'Lokaleroak' saioko finala

Asteburu bateko egonaldia zozkatuko dugu botoa ematen duzuenon artean

L.Z.

Erredakzioa

Urtarrilaren 17an abiatuko dugun 'Lokaleroak' saioaren finalean botoa ematen duzuen erabiltzaile guztien artean, Muruetako Ibaigune hotelean asteburu bateko egonaldia (afariak barne) zozkatuko dugu.

  • Ibaigune Hotela

    Ibaigune Hotela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lokaletako koadrilentzat ez ezik, final handian bozkatzen duten erabiltzaile guztientzat ere garrantzitsua izango da botoa ematea. Izan ere, datorren urtarrilaren 17tik 24ra bitartean lokal gustukoenen artean bozkatzen duzuen guztion artean sari berezi eta potolo bat zozkatuko baitugu.

Hain zuzen ere, Urdaibain kokatutako dagoen Muruetako Ibaigune Hotelean bi gaueko egonaldia (afariak eta gosariak barne) zozkatuko dugu, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik, parte hartzaile guztion artean.

Saloura bidaia, sagardotegian bazkaria, asteburu bateko egonaldia... saririk ez da faltako final handian. Parte hartu eta zorte on guztioi!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean