09:11

Gaztea

Aste honetako sailkapena

Nøgenen "Erori arte" abestiak TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokiari eutsi dio

EITB.EUS

Gorakada honek bigarren utzi du Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" kantua. Chica Sobresalto eta Zaharak osatu dute podiuma, "Adrenalina"ren melodian.

  • Nøgen

    Nøgen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nøgen taldearen "Erori Arte" abestiak jarraitzen du TOP GAZTEA zerrendaren lehen tokian. Atzetik, bigarren dago Chica Sobresaltoren eta Zahararen "Adrenalina" elkarlana, eta hirugarren, podiuma osatzen, Anne Lukinen eta Gorka Urbizuren "Lisboa" arrakasta.

Bestalde, laugarrenari eutsi dio Olatz Salvadorren "Gelditu Hor" lanak. Joan den asteko postu berean dago, halaber, Imagine Dragonsen "Follow You": bosgarren. Asteko gorakada nabarmenetakoa egin du Idoiak Eñaut Elorrietarekin aurkeztutako "25. Artikuloa" piezak, hamahirugarrenetik seigarrenera. Zetaken "Akelarretan" geratu da zazpigarren.

Twenty One Pilotsen "Shy Away" kokatu da zortzigarren, Coldplayren "Higher Power" bederatzigarren, eta The Weeknden eta Ariana Granderen "Save Your Tears" hamargarren.

1.- NØGEN: Erori Arte

2.- CHICA SOBRESALTO / ZAHARA: Adrenalina

3.- ANNE LUKIN ft. GORKA URBIZU: Lisboa

4.- OLATZ SALVADOR ft. IDOIA: Gelditu Hor 

5.- IMAGINE DRAGONS: Follow You

6.- IDOIA/EÑAUT ELORRIETA: 25. Artikuloa

7.- ZETAK: Akelarretan

8.- TWENTY ONE PILOTS: Shy Away

9.- COLDPLAY: Higher Power

10.- THE WEEKND / ARIANA GRANDE: Save Your Tears

Zerrenda osoa, hemen ikusgai.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean