Gaztea
Oinarriak
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Urtarrilaren 24ra bitartean aukeratu gustuko lokala finalisten artetetik. Sariak daude bai lokal bozkatuenentzat, baita botoa ematen duzuenontzat ere.
Bihar jarriko dugu martxan 'Lokaleroak' lehiaketaren botaketa fasea
ETB-3ko "Lokaleroak" saioa azken txanpan sartu da eta martxan da jada botazio fasea. Urtarrilaren 24ra bitartean, hamabost lokal finalisten artean botoa emateko aukera izango da eta finalaren egunera bitartean, goizero, 8:30en buelta horretan, Gaztea irratiko "dida" saioan egingo dugu sailkapenaren errepaso ofiziala.
Urtarrilaren 24ra arte, egunean behin eman ahal izango zaio botoa gustukoen daukazuen lokalari. Denbora tarte horretan boto gehien lortuko dituzten bi lokalek izango dute saria:
Lehenengo saria: Alde batetik, lokal bozkatueneko gazteek Saloura bidaia lortuko dute, Eroski Bidaiakagentziaren eskutik. Hain zuzen ere, lau izarreko Vil La Romanahotelean eta mantenu-erdian 10 lagunentzako asteburu bateko egonaldiairabaziko dute (egonaldia soilik).
Bigarren Saria: Bestalde, bigarren saria lortzen duen lokalak Olaizola Sagardotegian hamar lagunentzako bazkaria eskuratuko du.
Eta, azkenik, botoa ematen duzuen guztien artean beste sari bat zozkatuko dugu: Hain zuzen ere, Urdaibain kokatutako dagoen Muruetako Ibaigune Hoteleanbi gaueko egonaldia (afariak eta gosariak barne) zozkatuko dugu, EroskiBidaiak agentziaren eskutik, parte hartzaile guztion artean.
Hemen azpian daukazue finalisten zerrenda. Ikusi lokal bakoitzari dagokion bideoa, zure kuttunena hautatu eta eman botua bihar hasi eta urtarrilaren 24ra bitartean. Egun horretan bertan ezagutaraziko ditugu "dida" saioan eta Gaztea atarian irabazleak.
Lehenengo postuan sailkatutako lokalak:
-1. Astea: Gernikako neskak
-2. Astea: Bermeoko koadrila
-3. Astea: Sestaoko koadrila
-4. Astea: Ondarroako koadrila
-5. Astea: Galdakaoko koadrila
-6. Astea: Tolosako mutilak
-7. Astea: Eibarko koadrila
-8. Astea: Basauriko koadrila
-9. Astea: Zornotzako mutilak
-10. Astea: Lezoko neskak
-11. Astea: Algortako neskak
-12. Astea: Bilboko koadrila
Bigarren postuan sailkatutako lokalen artean puntu gehien lortu dituztenak:
-3. Astea: Tolosako neskak
-5. Astea: Eibarko mutilak
-7. Astea: Zorrozaurreko mutilak
Zorte on!
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.