11:23

Gaztea

Apple konpainia

Martxoan aterako dute iPad 3 berria

E. A.

Erredakzioa

Laugarren belaunaldiko datu konexioa izango du.

  • iPad 3.

    iPad 3.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

iPad 3 tablet elektroniko ezagunaren bertsio berria martxoko lehen astean egongo da dendetan, The Wall Street Journal egunkariaren arabera. Puntako teknologia erabiliko du, lehen aldiz laugarren belaunaldiko (4G) datu konexioa izango baitu.

Hala ere, oraingoz, AEBetan bakarrik izango da salgai Appleren produktu berria. Egunkariak aurreratu duenez, Verizon eta AT&T telefono mugikorren konpainiek eskainiko dute, merkatu estatubatuarreko aitzindariek. Bi konpainiak dira Long Term Evolution (LTE) teknologia erabiltzen duten bakarrak, eta laugarren belaunaldikotzat jotzen dute; izan ere, hirugarren belaunaldikoa baino askoz azkarragoa da.

Verizon da LTE teknologian liderra AEBetan. 200 milioi erabiltzaile ditu horren sareak; AT&T konpainiarenak, berriz, 70 milioi.

iPad berriak bereizmen handiko 9,7 hazbeteko pantaila izango du. Produktua kaleratuko dutela iragarri bezain laster Appleren akzioak gora egin dute eta munduko konpainiarik baliotsuena bilakatu da, Exxon Mobil konpainiari lehen postua kenduta..

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean