Gaztea

Zuzenekoa

Breake on Stage jaialdia zuzenean ikusteko aukera, larunbatean, Gaztearen eskutik

Gaztea

12:00etatik aurrera, freestyle lehiaketa, estilo libreko dantza lehiaketa eta urteroko ekitaldi nagusia izango dira ikusgai, Barakaldotik zuzenean.

  • Jaialdiko kartela

    Jaialdiko kartela. Irudia: Breake on Stage

Irailaren 18an, larunbatarekin, ospatuko dute aurtengo Breake on Stage jaialdia, Barakaldon. 12:00etatik aurrera, freestyle lehiaketa, estilo libreko dantza lehiaketa eta urteroko ekitaldi nagusia egingo dituzte, eta azken hau Gaztearen webgunean zuzenean ikusteko aukera izango da.

12:00etatik 14:00etara, Galindo Skate Parken scooter freestyle lehiaketa egingo dute. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

14:00etatik 17:00etara bitartean, 1 vs 1 Battle Breaking-Allstyle dantza lehiaketa izango da ikusgai, Barakaldes frontoian, sarrera librearekin.

Azkenik, urteroko lehiaketa nagusia 18:00etan hasiko da, Barakaldo Antzokian. Kasu honetan, 10 euroan salduko dituzte sarrerak, eta Gaztearen zozketan parte hartu duten zortzi pertsonak ekitaldia debalde ikusteko aukera izango dute.