Gaztea

Agenda

Esne Beltza, Ibil Bedi, Tatxers, Liher, Anari eta Bulego, asteburuko kontzertuen artean

Gaztea

Gainera, Kai Nakai, Maika Makovski, Joseba Irazoki eta Lagunak edota Iheskideren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da.

  • Ibil Bedi

    Ibil Bedi

Kontzertuz josita dator iraileko hirugarren asteburua. Kai Nakai, Bulego, Ibil Bedi edota Esne Beltzaren kontzertuak izango dira ikusgai.

Ostirala

Mañarian, Kai Nakai eta Bulegoren kontzertuak izango dira, plazan, 18:30etik aurrera.

Burlatako Kultur Etxean, Ibil Bediren kontzertua izango da 20:00etan, 5 euroren truke. Aulestiko plazan, ostera, Olatz Salvador arituko da, 20:00etan.

Gadakaoko Ardanza Lehendakaria Plazan, 20:00etan, Iheskide talde bizkaitarraren emanaldia izango da.

Larunbata

Liher eta Querno taldeak Errenteriako Niessen Kulturgunean izango dira, 19:00etan, eta oraindik badago sarrerak eskuratzeko aukera.

Tafallan, Tatxers taldearen kontzertua egongo da, Rotten XIII eta Brigade Loco taldeekin batera, 19:30ean. 12 euro baio dute sarrerek.

Barakaldon, Breake On Stage jaialdiaren baitan, Maika Makovski izango da ikusgai. Eta, Oñatiko San Martin auzoko plazan, 22:00etan, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Lukiek taldea arituko dira.

Igandea

Urretxuko Ederrena pilotalekuan, Esne Beltza+Amak ikusteko aukera izango da, 19:00etan.

Aulestin, Anarik kontzertua eskainiko du 18:00etatik aurrera; eta Eskoriatzako Santa Luzia ermitan, ostera, Idoia (13:00).