09:42

Gaztea

Kontzertu berezia

Gazteako esatariak Nøgenen gaurko kontzertuko oholtza gainera igoko dira

B. F. | EITB Media

Nøgen talde donostiarrak kontzertua eskainiko du gaur Bilbao Arenan. 20:30ean hasiko da emanaldia, eta Gazteako hainbat esatari oholtza gainera igoko dira.

  • Nøgen taldea eta Gazteako esatariak

    Nøgen taldea eta Gazteako esatariak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nøgen taldeak kontzertua emango du  gaur Miribillako Bilbao Arenan, 20:30etik aurrera. Talde donostiarraren kontzertua, baina, ez da ohiko emanaldia izango, Gazteako esatariak izango baitituzte gonbidatu. Ibon Fernandez, Sara Alonso, Ainhoa Vitoria, Julen Telleria eta Antton Telleria oholtza gainera igoko dira, Nøgenekin batera abesteko.

Gazteako esatariez gain, beste hainbat sorpresa iragarri ditu taldeak. Skakeitan, Anne Lukin, Olatz Salvador, Huntza, Mugan eta McOnak ere bertan izango dira, "Nøgen eta lagunak" izeneko kontzertuan.

Kontzertu berezi honen lekuko izan nahi baduzu, sarrerak erosteko garaiz zaude oraindik. 20 euroren truke eros ditzakezu, hemen.

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean