Gaztea

Saio berria

“EH!rasmus” saioa estreinatu du Gazteak, bere Youtubeko kanalean

Gaztea | EITB Media

Igandero, Erasmus programarekin atzerrian dauden sei ikasleren berri izango dugu, Gaztearen Youtubeko kanalean. Gainera, Instagramen eta Twitterren haien egunerokoa jarraitzeko aukera izango da.

1:24
Nora Alonso

Gazteak "EH!rasmus" saioa estreinatu du Youtuben. Bertan, Erasmus programa batekin atzerrira joan diren sei gaztek beraien egunerokotasunaren kontaketa egingo digute. Gainera, erronkak izango dituzte: diru kopuru zehatz batekin egin beharko dituzte erosketak, bizi diren tokietako eskaintza kulturala erakutsi edota bertako gazteek lana nola lortzen duten deskubritu beharko dute.

Saioa sociality bat den aldetik, protagonistek bertatik bertara emango digute beraien egunerokoaren berri, Twitterren eta Instagramen. Hala, saioaren jarraitzaileekin harreman zuzena izango dute. Gainera, Gaztearen sare sozialetan ere jarraipena egingo zaie "EH!rasmus"eko parte-hartzaileen abenturei.

Saioaren atal berriak igandero izango dira ikusgai, 21:00etan, Youtuben eta eitb.eus-en. Gainera, irratian ere izango dugu protagonisten berri eta ETB1eko "Biba Zuek!" saioan Skype bidez sartuko dira, astean behin.

Protagonistak

Irati Aginagak 21 urte ditu, donostiarra da eta Komunikazio Gradua ikasten ari da Deustuko Unibertsitatean. Coimbran (Portugal) egingo ditu datozen hilabeteak.

Irati Aginaga

Irati Aginaga

Zuriñe Iglesias ibarrarrak 22 urte ditu, eta Aberdeenen (Eskozia) ikasiko du aurtengo ikasturtean.

Zuriñe Iglesias

Zuriñe Iglesias

Eider Cortes Komunikazioa ikasten ari da, Donostian. Zumaiarra da eta Bolonian (Italia) egingo du Erasmusa.

Eider Cortes

Eider Cortes

Ander Elordui mungiarra da, 21 urte ditu, eta Ikus Entzunezko Komunikazioa ikasi du. 12 orduko hegazkina hartuta, Montevideon (Uruguai) emango ditu datozen hilabeteak.

Ander Elordui

Ander Elordui

Nora Alonso Pasaiakoa da eta 20 urte ditu. Sevillan izango da, SICUE programaren baitan Komunikazioa ikasten.

Nora Alonso

Nora Alonso

Maider Arcelus urretxuarrak 21 urte ditu eta Lillehammer (Norvegia) aukeratu du Erasmus helmuga bezala.

Maider Arcelus

Maider Arcelus