11:15

Gaztea

Streaming bidez

Ikusi Bilbao BBK Live Udazkeneko ostiraleko kontzertuak, zuzenean, Gaztearen webgunean

B. F. | EITB Media

El Columpio Asesino, Leon Benavente eta Mando Diao taldeen kontzertuak jarraitzeko aukera izango duzu gure webgunean, zuzenean Miribillako Bilbao Arenatik.

  • Bilbao BBK Live Udazkeneko kartela

    Bilbao BBK Live Udazkeneko kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbao BBK Live Udazkena izango da EAEn zutik ikusi ahal izango den lehen jaialdia, eta Gazteak ostiraleko kontzertuak streaming bidez jarraitzeko aukera emango dizu.

19:30ean irekiko ditu ateak jaialdiak, eta 20:15ean hasiko da El Columpio Asesinoren kontzertua. Atzetik, 21:45ean, Leon Benaventeren txanda izango da. Gaua ixteko, Mando Diao suediarrek joko dute 23:15etik aurrera.

Bilbao BBK Live Udazkena, urrian eta azaroan

Urriaren 7tik 9rako asteburuan eta azaroaren 11tik 13rako asteburuan egingo da Bilbao BBK Live Udazkena jaialdia, Bilbao Arenan. Nazioarteko eta bertako 18 taldek eta artistak osatu dute kartel berezia; besteak beste, Caribou, Zetak, Rigoberta Bandini, Teenage Fanclub eta Omago taldeak izango dira bertan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean