Gaztea

Agenda

Zetak, Oki Moki, Joseba Irazoki eta Cobra, asteburuko kontzertuen artean

Gaztea

Gainera, Jotakie eta Audience taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da igandera bitartean.

  • Zetak

    Zetak

Kontzertuz josita dator urriko bigarren asteburua. Besteak beste, Zetak, Oki Moki, Joseba Irazoki eta Cobraren zuzenekoak izango dira ikusgai.

Ostirala

Gasteizko Jimmy Jazz aretoan publikoak zutik ikusiko duen lehen kontzertua Joseba Irazoki eta Lagunakena izango da, 22:00etatik aurrera.

Tolosako Bonberenean, 22:00etan, Oki Moki bikote gipuzkoarraren zuzenekoa izango da ikusgai. Iruñeko Zentralen, berriz, Zetak nafarrek joko dute, 19:30ean.

Larunbata

Cobra taldeak Tolosako Bonberenean joko du, 22:00etan. Donostiako Dabadaban, Audience taldeaz gozatzeko aukera izango da. Gainera, Rigoberta Bandini talde kataluniarra ere Donostian izango da, Gaztearen eskutik.

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean Jotakiek joko du 21:00etatik aurrera.