Gaztea

Gazteen etorkizuna

Zer da "The Future Game"? Zergatik parte hartu egitasmoan?

Gaztea

Euskal Herriko gazteen artean zabaldutako inkesta baten bitartez, egungo gazteriak etorkizunera begira dituen kezka, jakin-min eta iritziak jasoko ditu The Future Gamek.

0:21
The Future Game

Ikusiko al dugu eraldaketarik gure planetan? Nolakoak izango dira etorkizuneko politika ereduak? Halako galderei eman nahi die erantzuna The Future Game ekimenak.

'The Future Game, Bihar zer?' makro-inkesta baten bitartez, Euskal Herriko gazteek etorkizunari buruz duten ikuspuntua ezagutzeko espazioa sortuko da. Hala, aldaketa eragin nahi duten gazteek eztabaidarako, hausnarketarako eta ekiteko tokia izango dute, joko gisa planteatutako ekimenean.

Aipatutako inkesta abenduaren 19ra bitarte izango da eskuragarri, eta 2050 urtea eskenatoki gisa hartuta hainbat galdera planteatuko dira bertan. Gero, Berrogeialdia izeneko 40 eguneko ikasketa prozesu bat irekiko dute, Twitch sare sozialaren bitartez. 100 gaztek hartuko dute parte Berrogeialdian, eta errealitatea interpretatzeko, ikasteko eta etorkizunerako proposamenak lantzeko aukera izango dute.

The Future Gamen inkesta

The Future Gamen inkesta

Gainera, jokoak oihartzuna izango du The Future Gamen sare sozialetan (Twitter eta Instagram), baita Gazteako sareetan ere.

Zure etorkizuna zuk zeuk erabaki nahi duzu? Altxa ahotsa eta parte hartu inkestan!