Gaztea
Lorea Argarateren tartea
Lorea Argarate Auto-Tuneaz aritu da bere “B Aldeok” tartean. Gaiari hainbat aldetik heldu dio musikariak.
Auto-Tunearen interfazea
Lorea Argarate Auto-Tuneaz aritu da bere "B Aldea"ko tartean. Gaiari hainbat aldetik heldu dio musikariak.
Hasteko, AutoTunearen sorreraz aritu da. Andy Hildebrand matematikari eta geofisikariak dinamitak lehertzean sortzen dituen uhinen datuak interpretatzeko algoritmoa sortu zuen. Lagun baten proposamenari tiraka, uhinak aztertzeko sortutako teknika musikara eraman zuen. Antares Audio enpresa sortu eta Auto-Tune tresna garatu zuten orduan.
Tresnaren orduko helburua audioaren kalitatea hobetzea bazen ere, erabilera anitzak eman izan zaizkio musikaren historian. Bada, 1990eko hamarkadaren efektu bezala erabiltzen hasi zen.
Garai hartan, Cher artista ahots efektuez baliatu zen "Believe" abestia sortzeko, Auto-Tunearen ikono bilakatuz. Azken urteotan, berriz, musika urbanoari lotutako fenomenoa izan da.
Ordutik hona, gozamenerako tresna izan da Auto-Tunea, baita eztabaidarako gaia ere. Izan ere, puristenek musika egiteko modu tradizionalari traizio gisa ulertu izan dute tresnaren erabilera.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.