Gaztea

Jaialdia

BIME 2021: doako kontzertuak, BIME Live jaialdia eta mundu mailako profesionalen hitzaldiak

B. F. | EITB Media

BIME jaialdiak Bilbo musikaz blaituko du asteburu honetan. Kontsultatu hemen non eta noiz izango diren kontzertuak.

  • BIME LIVE jaialdiko kartela

    BIME LIVE jaialdiko kartela

BIME jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da asteburu honetan, Bilbon. Nazioarteko artisten kontzertuez gain, doako emanaldiak eta 200 herrialdetako profesionalen hitzaldiak izango dira ikusgai Bizkaiko hiriburuan.

BIME PRO

Urriaren 27tik 29ra, Euskalduna Jauregian, 3.000 profesionaletik gora bilduko dira teknologiaz, musikaz, finantziazioaz, marketinaz eta musikaren inguruko azken tendentzien inguruan aritzeko.

Orotara, 68 hitzaldi, 12 masterclass eta 13 tailer egongo dira. Besteak beste, bertan izango dira Raphael, Shirley Manson, Mala Rodríguez, Bomba Estéreo eta John Acquaviva. Ekitaldi guztien informazioa, hemen.

Bime PROko hainbat gonbidatu

Bime PROko hainbat gonbidatu

BIME CITY

Asteburuan, gainera, doako kontzertuak ikusteko aukera izango da, Bime City Son Estrella Galiciaren eskutik. Guztira 40 emanaldi izango dira, hiriko hainbat tokitan. Bertako zein nazioarteko artistek osatzen dute kartela, eta popa, rocka zein erritmo latinoak entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Besteak beste, Pinpilinpussies (Katalunia), Ibil Bedi (Nafarroa), Ruiseñora (Extremadura), Diego Lorenzini (Txile), Femigangsta (Argentina) eta Lorrén (Herbehereak) taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai. Informazio guztia, hemen.

BIME CITYren kartela

BIME CITYren kartela

BIME LIVE

Azkenik, BIME LIVE jaialdia ostiralean (urriak 29) eta larunbatean (urriak 30) izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Estilo urbanoen aldeko apustu argia eginda, besteak beste, Bad Gyal, Maikel Delacalle, Natos y Waor eta Chill Mafia izango dira ikusgai. Sarrerak salgai, hemen.

Programazioa, egunez egun

Urriak 29

Bad Gyal

Trueno

Maikel Delacalle

Frente Cumbiero

Urriak 30

Natos y Waor

Chill Mafia

Ana Tijoux

Laura Sam eta Juan Escribano