15:15

Gaztea

Saioak

2022a indartsu hasiko dugu Gaztean: hauek izango dira kolaboratzaile eta atal berriak

B. F. | EITB Media

Urtarrilaren 10ean ekingo diote “Gu”, “Dida!” eta “B Aldea”k urte berriari. Ohiko edukiez gain, kolaboratzaile eta atal berriak izango dituzte.

  • Gaztearen estudioa

    Gaztearen estudioa. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtarrilaren 10ean ekingo dio Gazteak ohiko programazioari. 2022a ganoraz hasteko, berritasun ugari izango dira "Dida!" eta "GU" saioetan.

Dida!

Goizero (7:00etatik 11:00etara), Julen Telleria, Antton Telleria, Andrea Aranburu eta Jon Gotzon Aldaparena uhinen beste aldean izango ditugu, eguna hasteko behar dugun bultzada ematen. Urtarriletik aurrera, baina, kolaboratzaile berriak izango dira "Dida!"n.

Beñat Zarrabeitia kazetariak kirolaren inguruko azken berriak ekarriko ditu. Gainera, Ane Lindane umoregileak editorial propioa ekarriko du, aktualitatearekin lotutako hainbat gai polemikoren ingurukoa.

Gonbidatuei dagokienez, gogotik hasiko dute urtea: hemezortzigarren "Conquis"en estreinaldiaren egunean, Julian Iantzi "Dida!"tik pasatuko da, aurtengo edizioak emango duena aurreratzeko.

GU

"Gu"n ere ez dute galduko urtea patxadaz hasteko aukera. Horretarako, hiru kolaboratzaile berri izango dituzte urtarriletik aurrera. Batetik, Nerea Rodriguez ETBko kolaboratzaileak telebistako formatu bitxiak ekarriko ditu estudiora. Bestetik, hamabostean behin Anepe Acedo dantzari eta koreografoarekin egongo dira Alain, Ibon eta Maite, sareetako erronka biralak hizpide.

Gainera, Leire Arrojeria Gazteako esatariak atal berezia estreinatuko du: "Karrojerias Leire". Bertan, pertsona ezagunen autoetan sartu eta, gidatzen duten bitartean, elkarrizketa bitxia egingo die.

Urteko lehen asteko gonbidatuak ere ez dira edonolakoak izango; izan ere, 2022an proiektu garrantzitsuren bat aurkeztuko duten gonbidatuak eramango dituzte estudiora: Edurne Azkarate, Nerea Aranburu, Odei Jainaga eta J Martina eta Merina Gris taldeak.

Edurne Azkarate 2022an estreinatuko den "Irati" filmeko protagonistetako bat da. Paul Urkijoren azken pelikulan parte hartzea nolakoa izan den kontatuko digu. Nerea Aranburuk asteari behar duen umore puntua jarriko dio.

Odei Jainaga atleta eibartarra ere "GU"tik pasatuko da, Tokioko Olinpiar Jokoetan bizitakoak gogoratu eta datorren urteko kirol erronken berri emateko.  Azkenik, J Martina eta Merina Gris taldeetako kideak izango dituzte saioan. Lehenengoek disko berria aterako dute aurten; bigarrenek, ostera, lehenengo zuzenekoa emango dute 2022an.

B Aldea

Musikari ere beso zabalik irekiko diogu atea, Silitia taldearen "Behekaldea"rekin. Maketa Lehiaketako irabazleak "B Aldea"tik pasatu dira eta emaitza urtarrilaren 9an izango da ikusgai, Gaztearen Yotube kanalean.

Bestela, Julen Idigorasek Lukiek taldeko Josu Ximun Billelabeitia izango du gonbidatu asteartean, taldearen "#2" izeneko disko berria aurkezten. Asteazkenean, ostera, BÑT musikari gaztearen proiektua ezagutuko dugu.

Zuk ere baduzu kontatu nahi diguzun proiekturen bat? Urtea pozik hasi duzu eta gurekin konpartitu nahi duzu? Bidali WhatsApp mezu bat 6880605050 telefonora!

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean