Gaztea
ZETAK
Gaztea
ZETAK taldeko abeslariak sorbalda atera du eskiatzen izandako ezbehar batean, taldeak bere sare sozialetan jakitera eman duenez. Hala ere, kontzertuekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu dute.
Pello Reparaz, Arrasateko Gaztetxean. Argazkia: @zamawithacamera
ZETAK taldeak Arrasateko Gaztetxean emandako kontzertuaren irudiak biral bilakatu dira asteburuan. Bertan, Pello Reparaz agertzen da, sorbalda atera ostean jarri dioten beso-euskarriarekin oholtza gainean abesten.
Taldeak bere sare sozialetan publikatu duenez, Reparazek sorbalda atera zuen eskiatzen izandako istripuan. Hala ere, programatuta zituzten kontzertuak ematea erabaki zuten, eta asteburuan zuzenekoak eskaini dituzte Arrasateko Gaztetxean eta Lizarran.
¿Cancelar is the last¿¿ pic.twitter.com/hOpjxAExU8
— ZETAK (@zetak_org) January 16, 2022
Bideoak oihartzuna izan du sare sozialetan, eta jarraitzaileek animo eta esker oneko mezuak bidali dizkiote ZETAKeko abeslariari.
Taldeak Zein Ederra Izango Den Fest antolatzen jarraitzen du. Dena ondo bidean, Gatibu, Iseo & Dodosound, ETS eta beste hainbat talde eta artista igaroko dira BECeko oholtzara apirilaren 2an.
ZEID Festen kartela
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.