12:21

Gaztea

Urtarrilak 20

Amaia Montero, Alex Ubago eta donostiar ospea duten baina bertakoak ez diren beste hainbat famatu

Gaztea

Donostiarrak ez badira, nongoak dira La Oreja de Van Gogheko bi abeslariak, Xabi Alonso, Nerea Garmendia eta Maialen Chorraut?

  • Amaia Montero

    Amaia Montero. "20 de enero" bideoklipeko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

San Sebastian egunez, Donostian jaiotako musikari, aktore eta politikari bila aritu gara Gaztean. Azkenean, ohiko zerrendetatik ateratzea erabaki dugu, honakoa osatzeko: donostiar fama duten baina bertakoak ez diren 10 aurpegi ezagunena.

Amaia Montero eta Leire Martinez

Urtarrilaren 20a egun musikala da Donostian, Euskal Herrian eta munduan. Azkenaldian, gainera, danbor hotsen gainetik gailendu da Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh taldearekin abesten zuen 20 de enero. Taldea "donostiartasuna"rekin erabat lotzen dugun arren, bertatik pasatu diren bi abeslarietako bat ere ez da Gipuzkoako hiriburukoa. Izan ere, Amaia Montero irundarra da; eta Leire Martinez, errenteriarra.

Xabi Alonso

Donostia mundura ezagutzera eman eta urte askoan bertan bizi izan den arren, Realeko jokalari ohia tolosarra da. Madril, Munich eta Liverpool hirietatik igaro ostean, Donostiara bueltatu da Alonso, Sanse taldea entrenatzeko.

Alex Ubago

Fenomeno ulergaitzen bat tarteko, Alex Ubago Donostian kokatzen du euskaldunen gehiengoak, bertakoa dela sinisteraino. Nongoa den? Gasteizkoa. Sare sozialetan eta komunikabideetan donostiar artista gisa saldu izan digutena arabarra da!

Emma Garcia

Telecinco kateko aurkezle ezagunak hainbat aldiz esan du gipuzkoarra dela, eta audientziak hiriburuan kokatu du Garcia, lurraldea eta hiriburua nahasteko ohitura lege bihurtuta. Hori gorabehera, ordiziarra da aurkezlea, eta Madrilen bizi den arren sarri bueltatzen da sorterrira, familia bisitatzera.

Maialen Chorraut

Rio de Janeiro eta Tokioko Olinpiar Jokoetako dominak etxean ditu gipuzkoar piraguistak. Euskal piraguismoa elitera eraman duen emakumea, baina, ez da donostiarra, lasartearra baizik.

Maialen Chorraut. Argazkia: EFE

Maialen Chorraut. Argazkia: EFE

Nerea Garmendia

Aktore lanez gain, bere arropa marka propioa sortzeagatik da ezaguna Garmendia. Sare sozialetan Donostiako danborradaren zalea dela hainbatetan publikatu duen arren, Beasaingoa da Garmendia.

Iban Garcia eta Maite Azpiazu

Euskaldun askok ondo baino hobeto dakitenez, Azkoitiako hizkeraz hitz egiten dute biek, baina Gipuzkoako ama-seme ezagunenak kapitalean kokatzen dituzte YouTubeko nazioarteko erabiltzaileek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean