12:23

Gaztea

Teknologia

Argazki bat atera eta zauden unerako playlist aproposa gomendatzen dizun aplikazioa

B. F. | EITB Media

Mugikorraren kamerarekin ateratako argazkian dauden elementuak antzematen ditu, adimen artifizialaz baliatuta.

  • Playlist for Spotify aplikazioa

    Playlist for Spotify aplikazioa. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garbiketarako, gosaltzeko, lagunekin egoteko, dutxarako kirola egiteko, sexua izateko edo parrandarako soinu banda egokia aukeratzeko aplikazioa da Playlist for Spotify. Zerrendak bilatzeko hainbat app dauden arren, honek badu besteengandik bereizten duen ezaugarria, mugikorrarekin ateratzen duzun argazki baten araberako bilaketa egiten baitu. Alegia, adimen artifizialaz baliatuta, argazkian agertzen diren elementuen araberako musika gomendatzen digu aplikazioak.

Hala, etxeko egongelaren argazkia ateratzen badugu, erlaxatzeko musika, podcastak edota giro lasaia sortzeko zerrendak gomendatuko dizkigu. Aldiz, argazkia idazmahaiari egiten badiogu, kontzentrazioa eta ikasketekin erlazionatutako abestiak eskainiko dizkigu.

Aplikazioa doakoa da, 2,1 megabyteko pisua du, ez du iragarkirik eta Google Playn deskargatu daiteke. Erabiltzaileren esperientziari dagokionez, interfaze xumea du, eta ez du aparteko erabilera azalpenik behar.

Playlist for Spotify, barrutik

Playlist for Spotify, barrutik

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean