11:31

Gaztea

Musika

Mad Cool jaialdiaren sustatzaileetako bat festibal erraldoi bat antolatzen ari da Basaurin irailerako

B. F. | EITB Media

Mad Cool Festival jaialdiaren bultzatzaileetako batek hilabeteak daramatza lanean Baskonia-Larrazabal auzoko La Basconia fabrika zenaren lurretan ekitaldi erraldoia sortzeko, geuria.eus-en arabera.

  • Mad Cool jaialdia

    Mad Cool jaialdia. YouTubetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Geuria komunikabideak jakitera eman duenez, Mad Cool Festival jaialdiaren sustatzaileetako batek hilabeteak daramatza lanean Basaurin musika festibal erraldoi bat antolatzeko. 2022ko irailean izango litzateke zita, Baskonia-Larrazabal auzoko La Basconia fabrika zaharraren lurzoruan.

Hego Uribeko komunikabideak aurreratu duenez, Javier Arnaizek (Mad Cool Festibal jaialdiaren zuzendarietako bat eta Last Tour enpresaren sortzaileetako bat) dagoeneko akordioak ditu "milaka pertsona biltzeko gaitasuna erakutsi duten lehen mailako artistekin".

Mad Cool festibala Madrilen egiten da, 2016tik. Ordutik, besteak beste, The Who, Depeche Mode, Arctic Monkeys eta Foo Fighters igaro dira bertako oholtzatik.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean