Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Mad Cool Festival jaialdiaren sustatzaileetako batek festibal erraldoi bat egiteko proiektua aurkeztu du. Proposamena aztertu ostean, baina, ezezko erantzuna eman dio Udalak.
Musika jaialdia. EITB Mediaren artxiboko irudia
Basauriko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, 2022ko irailean ez da musika jaialdi erraldoirik egingo La Basconia lantegia zenaren lurretan. Mad Cool Festival jaialdiaren sustatzaileetako batek aurkeztutako proposamena aztertu ostean, proiektua baztertzea erabaki du Udalak, mugikortasun, ingurumen eta segurtasun arazoak tarteko.
Ohar berean azaldu dutenez, iraileko jaialdiaz gain, beste lau kontzertu handi antolatu nahi zituen enpresa sustatzaileak. Ekitaldi masiboek "kutsatuta egon daitekeen" lurzoruan eragingo lituzketen kalteak kontuan izanda, Udalak berretsi du La Basconiako eremua ez dela musika jaialdi handi bat egiteko gune aproposa.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.