09:58

Gaztea

Musika

Nøgen taldeko kideek Eider Saezi egindako agur hunkigarria

B. F. | EITB Media

Taldeko abeslari ohiak abenduan jakinarazi zuen taldea uzteko erabakia, sare sozialetan publikatutako ohar baten bitartez.

  • Nøgen

    Nøgen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Nøgeneko kideek agur esan diote Eider Saez taldeko abeslari ohiari. Bandaren Instagram profilean bideo hunkigarria plazaratu dute, "gurekin elkarbanatutako minutu bakoitzagatik" eskerrak emanez.

Gainera, publikazioko argazkiarekin batera, oholtza gainean emandako besarkaden hainbat argazki bildu eta bideo bat igo dute.

Abenduan jakinarazi zuen Saezek berria, lau urteko ibilbide oparoari agur esateko unea zela azalduz. Azken urtea "bereziki gogorra" egin zaiola eta "bihotza astun" sentitzen zuela irakurri genion Instagramen publikatutako oharrean.

Talde donostiarrak, baina, zuzenekoekin aurrera jarraituko du. Urtarrilaren 15ean Madrilgo Inverfesten zuten kontzertua atzeratu behar izan duten arren, etorkizunean ez da faltako Nøgen zuzenean ikusteko aukerarik.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena