12:59

Gaztea

Musika

Aiman Jr eta Omar Montesen “Vida loca”: Bilbon grabatu dute eta ia milioi erdi ikustaldi izan ditu 3 egunean

B. F. | EITB Media

Aiman JR bilbotar musikariak “Vida loca” abestiaren bideoklipa estreinatu berri du. Omar Montesekin egindako kolaborazioak 450.000 ikustaldi izan ditu YouTuben, 72 orduan.

  • ''Vida loca''ren bideoklipa

    "Vida loca"ren bideoklipa. YouTubeko bideotik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Aiman JR artistak Vida loca abestia publikatu berri du, Omar Montes espainiar musikari ospetsuarekin. YouTubeko joeren zortzigarren postuan dago bideoklipa, eta 450.000 ikustalditik gora izan ditu azken hiru egunetan.

Vida locaren bideoa grabatzeko Bilbo aukeratu dute bi musikariek. Zehazki, Otxarkoaga auzoa izan da bideokliparen lokalizazio nagusia. Kalean grabatutako irudiak oholtza gainekoekin uztartu dituzte, Uri! bilbotar bideogileak zuzendutako lanean.

Aiman JR-k 16 urte ditu eta Bilboko La Peña auzokoa da. Urtebetean, leku propioa hartu du drillaren (trapetik datorren estiloa, Chicagon sortutakoa) munduan. Izan ere, Chin Chin, Fresh Morocco eta Ninja abestien bideoklipek milioika ikustaldi dituzte YouTuben.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean