10:06

Gaztea

Jaialdiak

Tanxugueiras, Zeinen Ederra Izango Den Festen

B. F. | EITB Media

Jaialdia apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Benidorm Festen ezagun egin den galiziar taldeaz gain, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo eta Sua izango dira oholtza gainean.

  • Tanxugueiras

    Tanxugueiras. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ZEID Fest (Zeinen Ederra Izango Den Fest) apirilaren 2an izango da, Barakaldoko BECen. Kartelean, ZETAK, Gatibu, Iseo & Dodosound, Zoo, ETS, Adrianna Gaultier, Los Chikos del Maiz, Maria Arnal & Marcel Bagés eta Sua. Gainera, azken orduetan talde berri baten izena argitaratu dute: Tanxugueiras.

Aida Tarriok eta Olaia eta Sabela Maneiro ahizpek osatzen dute Tanxugueiras hirukoa. 2016an ekin zioten ibilbide profesionalari, aurretik pandero-jole aritutako hiru emakumeak bildu eta taldea osatzea erabaki zutenean. 2018an atera zuten "Tanxugueiras" izeneko lehen diskoa. Gero, "Contrapunto" izeneko bigarrena. Arrakasta, baina, 2021ean iritsi zitzaien, Figa eta Midas izeneko singleekin.

Aurtengo urtarrilean, Benidorm Festen lehiatu dira Terra abestiarekin, Eurovision jaialdian espainiar Estatua ordezkatzeko. Publikoaren babesa eskuratu duten arren, ez dute lehiaketa irabazi. Hala ere, hizkuntza koofizialek Eurovision jaialdian duten paperaren inguruko eztabaida piztea lortu dute eta sekulako babesa jaso dute sare sozialetan.

ZEID Festeko sarrerak salgai daude jada, hemen. 28 euro balio dute online eskuratuz gero, eta 35 bertan erosita.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean