10:14

Gaztea

Gastronomia

Hauek dira Euskal Herriko hiru pizzarik onenak, Gazteako entzuleen arabera

B. F. | Gaztea

Hainbat izen nabarmendu dira Pizzaren Nazioarteko Egunean sare sozialetan martxan jarri dugun galdetegian. Hona pizzaren maitaleentzako sortutako gida!

  • Pizza

    Pizza. Argazkia: @dottorpizzavinoecucina

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pizzaren Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko pizzarik onenen bilaketa abiatu dugu Gaztearen sare sozialetan. Ezagutzen duten pizzarik gozoena non egiten duten aipatzeko eskatu diogu erabiltzaileei, eta dagoeneko badugu gure rankinga.

Gasteizeko Dottor Pizza vino&cucina

Gasteizeko Dottor Pizza vino&cucina (Errementari kalea, 92) izan da boto gehien eskuratu dituen jatetxea. 2019an ireki zuten negozioa, Nueva Fuera kalean. Orduan, jatekoa bertan batu eta eramateko zerbitzua soilik eskaintzen zuten. 2021an jatetxea lekuz aldatu eta bertan jateko pizzak ematen hasi ziren. Askotariko gutizia aurkitu daitezke bertan, 10 eta 15 euro bitarteko prezioan.

Pizza gozoez gain, italiar gastronomiako beste hainbat jaki tipiko saltzen dituzte. Baita edariak ere. Horietan, izarra, Aperol Spritz koktela.

Lapurdiko Pizzak

Bigarren sariak aho bete hortz utzi gaitu: Lapurdiko Pizzakek eraman du. Euskal Herriko bigarren pizzarik onenak, baina, ez dizkizu pertsona batek zerbitzatzen, makina batek baizik! Errenterian (Ikutza Kortsarioaren kalea, 1), Astigarragan (Pelotari kalea, 9) eta Donostian (Irun Plaza, 4) daude Lapurdi Pizzaken makinak; eta gordinik zein labetik pasatutako pizza artisauak eskuratu daitezke bertan.

Eguneko 24 orduetan eros daitezke Lapurdiko pizzak eta 11 mota daude aukeratzeko. Osagai freskoekin egindako pizza beroa eguneko edozein ordutan? Bai, posible da!

Demaio

Calabriar jatorriko bi anaiek ireki zuten Demaio, Bilbo Zaharrean (San Frantzisko kalea, 10). Italiako hainbat jatetxetan ofizioa ikasi ostean, Gioel eta Mattias anaiek Demaioren lehen urratsak eman zituzten, 2018an.

Bi pizza mota dastatu daitezke bertan: napolitarra (borobila eta ore finduna) eta erromatarra (lauki zuzena eta ore potoloduna). Egiten dituzten plateren osagaien % 50etik gora Italiatik ekartzen dituzte, jatetxearen webgunean irakur daitekeenez. 12 eta 15 euro bitarteko prezioan saltzen dituzte.

Bertan jateko zein etxera eramateko pizzak egiten dituzte, baita azkenburukoak artisauak ere. Edateko, italiar ardoak, koktelak eta likoreak dasta daitezke Demaio jatetxean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean