Gaztea

Saio berezia

Gazteak Tolosako inauteriei hasiera emango die, “Dida!” bereziarekin

Gaztea

10:00etatik 13:00era, Tolosako San Frantzisko pasealekuan izango dira Antton eta Julen Telleria, Andrea Aramburu eta Jon Gotzon Aldaparena, hainbat gonbidatuz inguratuta.

  • "Dida!"ko kideak

    "Dida!"ko kideak. Argazkia: Gaztea

Bueltan dira inauteriak eta Gaztean behar bezala ospatuko dugu. Ostegunean, "Dida!" saioa Tolosatik egingo dugu, zuzenean, 10:00etatik 13:00era. San Frantzisko pasealekuan izango dira Antton eta Julen Telleria, Andrea Aramburu eta Jon Gotzon Aldaparena.

Baina didakideak ez dira bakarrik egongo. Nikotina artista tolosarraren bisita izango dute Gaztearen kontenedorean, eta zuzenekoa eskainiko du bertatik. Gainera, Irene Caminos trail txirrindularia ere bertan izango da.

Saio bereziaren kartela

Saio bereziaren kartela

Saioko ohiko edukiez gain, 2022ko Tolosako inauterietako txupinazoa zuzenean emango dute "Dida!"ko kideek, 12:00etan. Kaleetan, Antton Telleria inauteri zale bila ariko da.

Bertaratzerik ez dutenentzat, programa berezia streaming bidez izango da ikusgai Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.