10:35

Gaztea

Saioak

“Dida!” berezia, gaur goizean, PBLday-tik zuzenean

B. F. | EITB Media

09:00etatik 12:00etara, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako festa handian izango da Gaztea. Bertako ikasleekin egoteaz gain, hainbat enpresa gazteren proiektuak ezagutuko ditugu.

  • ''Dida!'' berezia, PBLDay-en

    "Dida!" berezia, PBLDay-en. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Urtero legez, Mondragon Unibertsitateak bere ingeniaritza graduetako ikasleen proiekturik onenak erakutsiko ditu gaur PBLday jardunaldian. Gazteak ere emango die oihartzuna ingeniari hasiberriei, "Dida!"ko kideak bertan izango baitira, saio berezia egiten.

Gainera, nazioarteko merkatuan lekua egitea lortu duten euskal enpresa gazteen ordezkariak elkarrizketatuko dituzte Julen eta Antton Telleriak, Andrea Aramburuk eta Jon Gotzon Aldaparenak. Royobrand zapatilla eta galtzerdi enpresako Sofia Machin, BASK arropa jasangarri markako Jon Kareaga eta Goiener energia berriztagarrien konpainiako Santiago Ochoa izango dira gonbidatu bereziak.

Gainera, Pello Reparaz zuzenean sartuko da saiora, ZETAKek Herri Urratserako sortutako abestia primizian aurkezteko.

"Dida!" berezia 09:00etatik 12:00etara izango da entzungai, Orona Ideo campusetik zuzenean.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean