12:33

Gaztea

ZEID FEST

Gazteak saio berezia egingo du gaur arratsaldean, ZEID Festetik zuzenean

Gaztea | EITB Media

18:00etatik 20:00etara, Barakaldoko BEC!en gertatzen den guztia kontatuko dizugu, zuzenean, Gaztean.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur Barakaldoko BEC!en gertatuko dena ederra izango da, eta Gaztean kontatuko dizugu.

Bi orduko zuzeneko saio berezia prestatu dugu, eta 18:00etatik 20:00etara Zeinen Ederra Izango Den Festen (ZEID Fest) gertatzen ari den guztiaren berri emango dizugu.

Guretik pasatuko dira ZEID Festeko karteleko artistak, publikoa eta Gazteako hainbat aurpegi ezagun. Kontzertuen zuzeneko seinalea ere izango dugu, eta saioa streaming bidez izango da ikusgai, Gaztearen webgunean eta YouTubeko kanalean.

Saio bereziko kartela

Saio bereziko kartela

Sare sozialetako lantaldea ere bertan izango da, artisten eta publikoaren sentsazioak bildu eta Instagram eta Twitter bidez kontatzeko.

Kartela osatuta, kontzertuetako ordutegiak iragarri berri ditu ZETAKek, ZEID Festeko antolatzaileak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean