Gaztea

Ziberbullinga

"#Martyhilda" webseriearen emisioa, aste honetan, eitb.eus-en

Gaztea | EITB Media

Ziberjazarpenari buruzko telesaila da “#martyhilda”. Zortzi atal ditu eta astean zehar izango dira ikusgai, eitb.eus-en. Gainera,osorik ikusteko aukera izango da igandean, 21:30ean, ETB1en.

  • "#martyhilda" webserieko irudia

    "#martyhilda" webserieko irudia, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

EITBk "#martyhilda" webseriea estreinatu du EITB Taldeak. Ziberjazarpenaren inguruko telesailak 10-12 minutuko zortzi atal ditu eta astelehenetik ostiralera egunero atal bat ikusteko aukera izango da, telesailaren webgune berezian. Gainera, igandean (martxoak 27), osorik izango da ikusgai, ETB1en, 21:00etatik aurrera.

Ustekabean hil den 15 urteko Marty gaztearen istorioa da "#martyhilda". Zendu aurretik grabatutako bideo beldurgarri sorta bat besterik ez du utzi atzean. Minak atsekabetuta, Martyren aita semearen online bizitzaren zati ikaragarriak berreraikitzen saiatuko da, bere amaiera tragikoaren nondik norakoak argitzeko. Semearen Facebook kontuan sartzea lortu ondoren, "Good-looking girls" profilarekin mezuak eta bideoak trukatzen denbora luzea zeramala jakingo du.

0:39

Kritikak asko goraipatu du Pavel Soukupek zuzendutako webseriea, eta atal laburren serie onenaren Emmy International saria jaso zuen 2021ean. Seriea benetako ziberjazarpen kasuetan inspiratuta dago, nerabeekin aritzen diren psikologoen, zibersegurtasuneko adituen eta arazoari aurre egiten aritzen diren beste profesional batzuen esperientzietan oinarrituta.

EITB Taldeko hedabideek martxan jarri berri duten #EKIN_etenZiberbullinga kanpainaren baitan estreinatuko da webseria. Ekimen horren bitartez, Internet bidezko gazteen jazarpenari buruzko informazioa eman eta eduki bereziak eskainiko dituzte EITB Taldeko hedabideek.