Gaztea
Festibalak
B. F. | EITB Media
Aurtengo edizioa uztailaren 1etik 3rako asteburuan egingo da, Irisarrin. Dagoeneko salgai daude hiru eguneko bonuak, 45 euroren truke.
Merina Gris. Argazkia: @ekhi_alde
EHZ Festibalak 26. edizioko karteleko izen berriak iragarri ditu. Vulk, Merina Gris eta Bulego taldeak eta ØDEI rap musikaria aurretik plazaratutako zerrendara gehitu dituzte, baita Delirium Tremens eta Joseba Tapia ere.
Hala, uztailaren 1etik 3ra Irisarrin egingo den jaialdiko musika programazioa hauek osatuko dute: Ibil Bedi, Niko Etxart, Ezpalak, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante eta Gaitistaneko Orkestra. Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurretik hala iragarri zuten arren, KOKOKO! taldeak ez du aurtengo edizioan parte hartuko.
#EHZ2022 UZTAILAK 1·2·3 | IRISARRI
— EHZ Festibala (@ehzfestibala) May 4, 2022
Hainbat lur mundu bakarrean!
¿ 400 laguntzaile behar ditugu, EHZ posible egiteko. Izan zaitezte auzolan eder honen parte ¿¿ https://t.co/TPX7R1T77w
¿¿ Hiru eguneko sartzeak 45€tan salgai maiatzaren 25a arte ¿¿ https://t.co/RaQ0MopPW1 pic.twitter.com/KW2MiCdixK
Festibaleko sarreren aurresalmenta martxan dago jada. Maiatzaren 25era arte, 45 euroren truke eskuratu daitezke tiketak, festibalaren webgunean. Jaialdian bertan, 55 euroko prezioa izango dute bonuek.
Musika programazioaz gain, mintzaldi eta mahai-inguruak egongo direla aurreratu dute EHZ Festibaleko antolatzaileek. Gainera, auzolanean egiten den ekitaldia den aldetik, "denona" denez eta "denon eskuekin" egiten dutenez, laguntzaile gisa parte hartzeko aukera dagoela gogorarazi dute.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.