Gaztea

Zuzeneko saioa

“Yoko Ona” zuzenean, gaur arratsaldean, Gasteizeko Jimmy Jazzen

B. F. | EITB Media

Onintza Enbeita izango da lehen zuzeneko honetako gonbidatua. Sexuaz arituko dira Enbeita bera, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria.

  • Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoria eta Olatz Salvador

    Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoria eta Olatz Salvador. Argazkia: EITB Media

"Yoko Ona" kalera aterako da gaur arratsaldean. Ainhoa Vitoria, Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egongo dira, jendaurrean estreinakoz. Onintza Enbeita bertsolaria ere bertan izango da, gonbidatu gisa, "Yoko Ona"n orain arte landu gabeko gai mamitsuari eusteko: sexuaz arituko dira saioko kideak. 

20:00etan irekiko dira aretoko ateak, eta zuzenekoa 20:30ean hasiko da. Sarrera doakoa da, baina aretora zuzenean sartu nahi izanez gero, gonbidapenak banatuko ditugu Gaztean.

Aurretik aipatutako laukoteaz gain, Andrea Aramburu saioko kolaboratzaile berria ere bertan izango da, publikoaren iritzi, galdera eta iruzkinak biltzeko.

Iluntzea borobiltzeko, Lore Nekane Billelabeitiak eta Olatz Salvadorrek akustiko txiki bat eskainiko dute Jimmy Jazzeko oholtzan.

Animatu eta zatoz "Yoko Ona"ren lehen zuzenekora!