Gaztea

Agenda

IZARO, Skakeitan, Vulk, Huntza eta Nikotina, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Gainera, Dupla, Su Ta Gar eta Willis Drummond taldeak zuzenean ikusteko aukera izango da aste bukaeran zehar.

  • Skakeitan

    Skakeitan. Argazkia: Arriguri

Musikaz lepo dator maiatzeko lehen asteburua. Besteak beste, IZARO, Skakeitan,Vulk, Huntza eta Nikotinaren kontzertuak izango dira ikusgai.

Ostirala

Ostiral honetan, Vulk bizkaitarrak eta Borrokan nafarrak Donostiako Dabadaba aretoan egongo dira, 21:00etatik aurrera, sarrera guztiak salduta.

Bizkaiko hiriburuan, Su Ta Gar Santana 27 aretoan arituko da, 21:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude oraindik, 20 euroren truke.

Larunbata

Matienako jaietan (Bizkaia), Nikotina oiartzuarrak eta McOnak talde lekeitiarrak herriko plaza dantzan jarriko dute, 22:30etik aurrera.

Urduñako otxomaiotan, Huntza eta DJ Bull izango dira ikusgai, Foru Plazan, 23:00etatik aurrera.

Donostian, IZAROk Anoetako Belodromoa beteko du, "Limones de Oro" izeneko diskoaren lehen aurkezpen kontzertuan.

Igandea

Asteburua borobiltzeko, 2022ko Herri Urratsek musika programazio oparoa prestatu du. Senpereko lakura gerturatzen direnek Skakeitan (14:00), Des-kontrol (15:45), Willis Drummond (17:30) eta Dupla (19:00) ikusteko aukera izango dute.