Gaztea
Jaialdiak
B. F. | EITB Media
Anepe Acedok eta Iker Villak aurkeztutako ekitaldi nagusia Gaztearen webgunean izango da ikusgai, streaming bidez.
Break On Stagen kartela
Gaur, maiatzak 21, Break On Stage kale kulturaren jaialdia egingo da Barakaldon. Skate eta scooter lehiaketek eta dantza erakustaldiek beteko dute eguneko programazioa, 12:00etan hasi eta gauera arte.
Ekitaldi nagusia 19:00etan hasiko da, Barakaldo Antzokian, eta streaming bidez izango da ikusgai Gaztearen webgunean.
Eguneko programazioa
12:00etatik 14:00etara, Lasesarreko skate parkean, Scooter Freestyle lehiaketa izango da ikusgai.
Gero, 14:00etan hasi eta 17:00ak arte, 1VS1 Battle Breaking-All style lehiaketan parte hartuko dute hainbat dantzarik, Barakaldes pilotalekuan (sarrera librea).
17:30etik 18:30era, Herriko Plazan, BMX-Scooter Big Jump erakustaldia izango da ikusgai, baita aurretik frontoian jokatutako 1VS1 batailaren finalak ere.
Eguneko programazioa ixteko, Break On Stage 2022 dantza lehiaketak Barakaldo Antzokia hartuko du, 19:00etan. Bertan, New Youth Posse eta Last Squad dantza talde frantziarrak, Elements eta The Factory bizkaitarrak eta beste hainbat dantza konpainia lehiatuko dira, Anepe Acedo dantzariak eta Iker Villa musikariak aurkeztuta.
Azken lehiaketa honetako sarrerak online eros daitezke, 10 euroren truke, Break On Stage jaialdiaren webgunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.