19:20

Gaztea

Musika

Olatz Salvador, Chill Mafia, Verde Prato eta Amak, Musika Bulegoak saritutako artisten artean

B. F. | EITB Media

Musika Bulegoa Sarien gala gaur ospatu da, Barakaldoko BEC!en. Sari banaketaz gain, bertaratu direnek Chill Mafia, Gaur, Ether Ensemble, Maite Larburu eta Verde Pratoren zuzenekoez gozatzeko aukera izan dute.

01:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Musika Bulegoak 2021ko musika proposamenak saritu ditu gaur, Barakaldoko BEC!en egindako galan. Olatz Salvador, Chill Mafia, Verde Prato, Amak, Ether Ensemble, Ramon Lazkano, Gaur, Maite Larburu, Trio Zukan eta Mochila 21 musikariak saritu dituzte aurtengo edizioan.

Ehun proposamenetik gora jaso ditu aurten Musika Bulegoak, horien erdiak emakumezkoak buru zituztenak. Euskal Herriko Musika Bulegoak azaldu duenez, "euskal musikaren sektorea bultzatu, egiten diren lanak sustatu eta mundurako erakusleiho" funtzioa dute sariek.

Epaimahaiak Amak, Chill Mafia, Ether Ensemble, Ramon Lazkano, Gaur, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Verde Prato saritu ditu. Gainera, Trio Zukan taldeak eraman du Etxepare Euskal Institutuaren saria, "euskal musika gure mugetatik at eramateagatik".

Bestalde, Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak sari berezia eman dio Motxila 21 taldeari "musikarien arteko kolaborazioa eta elkartasuna" nabarmenduta.

2.000 euroko saria eta Fernando Mikelarena artistak egindako eskultura bana eraman dute aurtengo irabazleek.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean