Gaztea
Zuzenean
B. F. | EITB Media
Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, Andrea Aramburu eta Onintza Enbeita sexuaz aritu ziren, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
"Yoko Ona", Jimmy Jazzen. Argazkia: EITB Media
90 lagun inguru bildu zuen bart "Yoko Ona" bideopodcastaren lehen zuzenekoak, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ainhoa Vitoria, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, Andrea Aramburu eta Onintza Enbeitak publikoa eurenganatzea lortu zuten, sexua hizpide.
"Yoko Ona"ko kideek esan beharreko guztia esanda, ikusleen txanda iritsi zen: Andrea Arambururen bitartez, publikoak gai eta anekdota konprometituen inguruan galdetzeko aukera izan zuen.
'Yoko Ona'ko kideak. Argazkia: EITB Media
Hala, sexuaren gaiarekin lotuta, inoiz gertatu zaizkien istoriorik bitxienak kontatu zituzten gaueko protagonistek.
Hizketaldia bukatu eta aitortu beharreko guztiak aitortuta, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak akustiko txiki bat eskaini zuten, saiori bukaera borobila emanez.
Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador. Argazkia: EITB Media
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.