11:41

Gaztea

Musika

Cupido, La Habitacion Roja, Ibil Bedi eta Airu, ekainaren 3tik 12ra, Bilboko BBK Aretoan

B. F. | EITB Media

Bilbao BBK Livek jaialdiaren atariko musika zikloa antolatu du BBK Aretoan. Aipatutako taldeez gain, Depedro, Tulsa, Corizonas eta Neuman musikariak oholtza gainera igoko dira.

  • Cupido

    Cupido. Argazkia: @cupidoamorciego

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

BBK Aretoak Cupido, La Habitación Roja, Ibil Bedi eta Airu taldeak hartuko ditu, ekainaren 3tik 11ra bitartean, Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko gisa. Tulsa artista bizkaitarra, Depedro, Corizonas eta Neuman musikariek ere zuzenekoak eskainiko dituzte.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 eta 27 euro bitarteko prezioan, BBK aretoaren webgunean.

Programazioa, egunez egun

Ekainak 3 – Cupido 

Ekainak 4 – Ibil Bedi + Airu 

Ekainak 5 – La Habitacion Roja

Ekainak 10 – Neuman 

Ekainak 11- Tulsa

Ekainak 12 – Depedro

Bilbao BBK Live, uztailaren 7tik 9ra, Kobetamendin

J Balvin, The Killers, LCD Soundsystem, Pet Shop Boys, Stromae eta Placebok 2022ko Bilbao BBK Liven joko dute, jaialdiaren antolatzaileek jakitera eman dutenez. Aurtengo edizioa uztailaren 7, 8, eta 9an izango da, Kobetamendin.

Kartel buruez gain, Moderat, M. I. A., Nathy Peluso eta Four Tet ere izango dira bertan, baita Phoebe Bridgers, Zahara, Rusowsky, Lori Meyers, Carolina Durante eta Sen Senra ere.

Nazioarteko artistez gain, euskal taldeek ere leku propioa izango dute aurtengo edizioan; Chill Mafia, Nøgen, eta Ezpalak ere bertan izango baitira.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean