11:38

Gaztea

Kontzertuak

C. Tangana, irailaren 3an, Iruñeko Nafarroa Arenan

B. F. | EITB Media

Madrildar musikariaren “Sin cantar ni afinar” bira Iruñean geldituko da. Sarrerak maiatzaren 27an jarriko dituzte salgai, Baluarten eta Nafarroa Arenaren webgunean.

  • C. Tangana

    C. Tangana. Argazkia: @c.tangana

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

C. Tangana madrildar artistak zuzenekoa eskainiko du, irailaren 3an, Iruñeko Nafarroa Arenan. Barakaldoko BEC!eko emanaldira joateko gogoekin gelditu zirenek "Sin cantar ni afinar" birako ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. Sarrerak maiatzaren 27an jarriko dituzte salgai, Baluarten eta Nafarroa Arenaren webgunean.

Apirilaren 9an Barakaldon eskainitako kontzertuan, erakustaldi zirraragarria egin zuen madrildar artistak. El Niño de Elche, Rita Payes, La Hungara eta beste hamaika musikariz inguratuta, 'El Madrileño' diskoko errepertorioa abestu zuen, goitik behera.

Musikaz haratago, ikus-entzunezko ikuskizun paregabea izan zen: pantaila erraldoiak, oholtza gaineko artisten pausoak jarraitzen zituzten steadicamak eta zinematografikotzat jo daitekeen errealizazioa.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean