Gaztea

Kontzertuak

Samantha Hudson, The National, Hofe, STR eta Delirium Tremens, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

Bilbok bi ekimen garrantzitsu hartuko ditu asteburuan: Hirian festibala eta Ibilaldia. Gainera, The National talde estatubatuarra Iruñeko Baluarten joko du.

  • STR

    STR

Musikaz lepo dator maiatzeko azken asteburua. Besteak beste, Samantha Hudson, The National, Hofe, Albany, L'haine, Goa eta Delirium Tremens taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.

Ostirala

Nil Moliner artista kataluniarrak zuzenekoa eskainiko du, 21:00etatik aurrera, Miribillako Bilbao Arenan. Sarrerak salgai daude oraindik, 27 eta 33 euro bitarteko prezioan.

Bizkaiko hiriburuko BBK Aretoan, Goa eta Loco Alien espainiar musikari urbanoak arituko dira, 20:00etatik aurrera. Sarrerak, hemen.


Larunbata

Hirian festibala ospatuko da Bilboko Santutxu auzoan. Hogeitahiru artistak girotuko dute eguna, tartean, Samantha Hudson, Aviador Dro, Albany eta Sex Museum. Euskal taldeek presentzia nabarmena izango dute jaialdian; bada, Hofe x 4:40, Borrokan, Euskoprincess, Kokoshca, Potato eta Mutiko & Tatta & Denso musikariak oholtza gainean ikusteko aukera egongo da. Agertokiak eta ordutegiak, hemen.

Barakaldoko BEC!en, Delirium Tremens talde mutrikuarrak bere 35. urtemuga ospatuko du, McOnak eta Des-kontrol bandek lagunduta. 20:00etan irekiko dituzte ateak eta tiketak eskuragarri daude, 30,80 euroan.

Iruñeko Baluarten, The National indie rock talde estatubatuarraren zuzenekoa izango da ikusgai, 20:00etan, bi egun geroago Parisen abiatuko duten 2022ko tour europarraren atariko bezala. Sarrera gutxi batzuk daude salgai, aretoaren webgunean.

Bestela, Nikotina tolosarra Las Carreraseko jaietako fluor gaua girotzeaz arduratuko da, 23:30etatik aurrera.

Igandea

2022ko Ibilaldia ospatuko da igande honetan, "Erro, harri, har!" lelopean, Bilboko Abusu Ikastolak antolatuta. Ikastolen festan ez da zuzeneko musikarik faltako; izan ere, Bokabeats, Afrika Bibang, Itziarren Semeak, Oxabi, Modus Operandi, STR, DJ Bull eta beste hainbat musikari eguna girotzeaz arduratuko dira.