13:42

Gaztea

Jaialdiak

IDOIA, IZARO eta Eñaut Elorrieta, Gernikako Haziberri festibaleko bigarren edizioan

B. F. / N. V. | EITB Media

Uztailaren 12an izango da hitzordua, Europako Herrien Parkean. Kontzertuek edukiera mugatua izango dute eta publikoak jarrita egon beharko du.

  • IDOIA

    IDOIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Haziberri festibalaren bigarren edizioa egingo da Gernikan uztailaren 12an. Pandemiak markatutako lehen ezidioaren ostean, IDOIA, IZARO eta Eñaut Elorrietaren zuzenekoak izango dira ikusgai, Europako Herrien Parkean.

Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, parkeko ondarea babesteko ahaleginetan, birziklatutako materialak erabili eta tokiko produktuekin egindako jaki zein edariak salduko dituzte.

Kontzertuetako edukiera mugatua izango da eta publikoak eserita egon beharko du.

Sarrerak ekainaren 21ean jarriko dituzte salgai jaialdiaren webgunean 18:00etan. Euria egitekotan, uztailaren 13ra atzeratuko dute zita.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean