Gaztea

Musika

Tremenda Jauria, Broken Brothers Brass Band, Neomak, Sua, ETS eta Chill Mafia, asteburuko kontzertuen artean

B. F. | EITB Media

San Joan jaien bueltan, estilo, genero eta adin guztietarako musika eskaintza programatu dute Euskal Herriko hainbat herritan.

  • Tremenda Jauria

    Tremenda Jauria. Argazkia: @tremendajauria

Musikaz lepo dator ekaineko azken asteburua. Besteak beste, Tremenda Jauria, Broken Brother Brass Band, Neomak, Sua, ETS eta Chill Mafia artisten zuzenekoez gozatzeko aukera izango dugu.

Ostirala

Arrasateko San Joan jaien bueltan, Nhil taldeak joko du 21:00etan txosnagunean. Gero, 23:15ean, Monterron parkean, Neomak taldeak.

Leioan, 23:15ean, ETS taldeak zuzenekoa eskainiko du "Sumendiak" bira osatzeko.

Mungiako jaietan, txosnetan, Sua talde bizkaitarra arituko da 23:30etik aurrera.

Donostiako Dabadaba aretoan, Nueva Vulcano eta Viva Belgrado espainiar bandak arituko dira. Sarrerak salgai daude, 18,50 euroan, Dabadabaren webgunean. Bi taldeek beste zuzeneko bat eskainiko dute larunbatean Bilboko Kafe Antzokian.

Iruñeko Zentralen, Broken Brothers Brass Bandek kontzertua emango du artista gonbidatu batekin 20:00etatik aurrera sarrera librearekin.

Larunbata

Arrasaten, Etxepare&Fane, Tatta&Mutiko&Denso, Merina Gris eta Su Ta Gar ikusteko aukera izango da 22:00etan hasita txosnetan.

Leioako jaietan, Liher, Amooma eta Basaki taldeek joko dute 22:30etik aurrera.

Mungian, txosnagunean, Chill Mafia nafarren zuzenekoa izango da ikusgai 22:30etik aurrera.

Muskizeko sanjoanetan, Esne Beltza eta Akerbeltz arituko dira, 23:30etik aurrera.

Igandea

Asteburua bukatzeko, Anari bakarlariaren kontzertua, 20:00etan Arrasateko Herriko Plazan.

Andoaingo Nafarroa Plazan, ostera, Mikel Morenok zuzenekoa eskainiko du 20:30ean. Gero, Tremenda Jauriak joko du leku berean 23:30ean.

Sestaon, Sonakai taldearen erritmo flamenkoez gozatzeko aukera izango da Kasko plazan 22:00etan.