Gaztea

Saio berezia

Sanferminetako txupinazoa zuzenean, “Dida Fresh” saio berezian

B. F. | EITB Media

"Dida!"ko kideak Iruñeko Gaztelu Plazan izango dira, 2022ko San Fermin jaiei ongietorria ematen. Saio berezia streaming bidez izango da ikusgai, gure webgunean eta Youtubeko kanalean.

  • 2019ko sanferminetako txupinazoa

    2019ko sanferminetako txupinazoa. Argazkia: EFE

Gaztea Iruñean izango da gaur, San Fermin jaien txupinazoa bertatik bertara kontatzeko. 10:00etan hasi eta 13:00era bitartean, Iruñeko kaleetan gertatzen den guztia kontatuko digute "Dida Fresh"eko kideek.

Sanferminen inguruko edukiez gain, gonbidatu bereziak pasatuko dira guretik. Anne Lukin artista nafarra izango da lehenengo protagonista, 10:15 aldera. Ukelelea ekartzeko eskatu diogu eta zuzenean abestuko digu.

Andoni Ollokiegi "Dida!"ko kolaboratzailea ere izango da gure estudio inprobisatuan. Honek ere gitarra ekarriko du eta inprobisazio txiki bat eskainiko digu orduro.

12:00etan, txupinazoa zuzen-zuzenean kontatuko dizuegu.

Chill Mafiako Kiliki Frexko iruindarra ere gonbidatu dugu, saioari bukaera borobila emateko.

Bertaratzerik ez duzuenek, irrati bidez zein streamingez jarrai dezakezue saio berezia, Gaztearen webgunean, YouTube kanalean eta sare sozialetan.